Ramuntxo Barquez
Ramuntxo Barquez 1935eko otsailaren 22an sortua da Ziburun, sei haurrideko familia batean (lau mutiko, bi neska). Aita arrantzalea zen, amaren aita eta bi anaiak ere. Ama mutrikuarra zen, aita Zokoakoa. Eskola 13 urtetan utzi eta, aña bezala hasi zen (14 urtetan), lehenik "Gure Plazerra" ontzian, gero "René" eta "Pourquoi Pas" ontzietan.
1955tik 1957ra soldadogoa egin ondoan, berriz arrantzan hasi zen "Le Vagabond" barkuan, erretreta hartu arte.
1959an Urruñan ezkondu zen eta 1960an bere lehen kanpaina Dakarren egin zuen (orotara bi egin ditu).
1968an hasirik erresponsabilitateak badauzka "La Basquaise" kooperatiban, 1983az geroz honen lehendakari dago.
Ramuntxo Barquez elkarrizketatua izan da "La Basquaise" kooperatiban Ziburun. Bere arrantzale biziaz mintzatu zaigu, aña eta platero bezala eta Dakarren iragan dituen kanpainetaz. Mariñelen sindikata, tokiko arrantzeen batzordea, "La Basquaise" kooperatiba aurkeztuko dizkigu.