Olivier Azarete
Olivier Azarete 1982ko uztailaren 10ean Donibane Lohizunen sortua da. Hamalau urte bete zituenean, hasi zen arrantzan, asteburuetan eta oporretan, lagun baten aita arrantzale zenarekin.
Ikasketak itsas lizeoan bukatu bezain laster, honekin ari izan da arrantzan bost urtez (2000-2005), bere kondu eman arte, 2005ean, "Legatz" eta ondotik "Legatz Berria" ontziekin. Aturri ibaian ari da Olivier. Gazte da oraindik baina nahikeriaz betea.
Olivier Azarete bere etxean filmatua izan da, Urruñan. Zokoan dagon itsas lizeoan segitu duen formakuntzaz mintzatu zaigu, Aturri ibaian eta itsasoan praktikatzen dituen arrantza ezberdinetaz, arrainaren salmentaz eta itsas munduaren antolakuntzan duen inplikazioaz, arrantzale ofizioaren aldarrikapenak defendatzeko ingurumena zainduz.
Olivier Azareteren lekukotasuna baliotsua da, itsas ondareaz egin dugun bilketa honetan, elkarrizketu den ibaietako arrantzale bakarra baita.