Itsasturien memorian barna (Donibane Lohizunen eta Ziburun)

"Itsasturiak" logoa © Guénolé Le Gal
"Itsasturiak" logoa © Guénolé Le Gal
Tokiko elkarteekin kontzertazioan eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorraren obragintzalari zelarik, Euskal kultur erakundea hasi zen, 2010 hasieran, hainbat itsas gizon-emazteren ahozko lekukotasunak biltzen (bideo grabaketak, hitzez eta irudiz josirik).

Arrantzale, arrantzaleen emazte, bitartekari, ontzigile, xaiko mutil, marinelen formatzaile, kontserbategiko langile edo saregile horiek guziek berezitasun bera dute, hau da, XX. mendean zehar Donibane Lohizune/Ziburuko portuaren historian parte hartu zuten.

Pertsona horiek, lekukotasunak emateaz gain, argazkiak eta postalak ere eman dituzte.

Bildutako lekukotasun eta dokumentu horiek guziak erakutsi eta entzunarazi nahian, Euskal kultur erakundeak, 2011ko irailean, "Itsasturiak" multimedia erakusketa ibiltaria estreinatu du.

Lekukoak


Bestelako baliabideak

Marin ontziola
Martta Péry, 1925ean sortua, arrantzale alaba da. 1946an ezkondu zen Kusto Marin-ekin, honek itsas zurgintza aitarekin ikasia zuela. Bost haur ukan dituzte eta hauetarik biek, Pantxoak eta Luisitok , aitatxi eta aitaren segida hartu dute 1977an. Gaur egun, Julien, Luisitoren semeak, Pantxoa osaba erretretatua ordezkatzen du, bere biziko ametsa gauzatuz : itsas zurgin izatea. Laugarren belaunaldia da ofizioz hortaz bizi dena. Berrogoita hamar bat itsasontzi Marin lantegian eginak izan dira.
Ikus bideoa

 

"Itsasokoa" kontserbategia (1959-1979) : lekukotasuna
"Itsasokoa" kontserbategiko zuzendari egon zen Arturo Garciarekin egin elkarrizketa. 
Ikus bideoa