Jean Urruspil
Jean Urruspil Arboti-Zohotan sortu da 1923ko abenduaren 17an. Bizi guzian musika afizio handia ukan du (harmonika, saxofonoa, akordeoia). 1939-1945ko gerla ondoan, hasi da kurtsoak hartzen Vogel organista famatuarekin Donapaleun, gero ainitz ibili da musikari-akordeonista gisa dantzaldietan (herriko bestetan) eta ezkontzetan.
1969an ezkondu da eta bi alaba baditu. Bere bizia, piatun ofizioa, gaueko ateraldien eta familiaren artean eraman du.
Bideo grabaketa Donapaleu "Aire Ona" etxean egin da. Jean Urruspil-ek aipatzen dizkigu haurtzaroa, eskolatzea (7 eta 10 urte artean) ; mutilgoa Arbotin eta Escosen 16 urte arte ; armada eta gerlako oroitzapenak 1945etik 1946era Alemanian eta Austrian ; bere piatun ofizioa Parisen, Bidarrain eta Donapaleun ; musikari ofizioa herriko bestetan, dantzaldietan eta ezkontzetan. Ezagutu ditu ere Faustin Bentaberry eta Beñat Galtxetaburu.
Segitzen du "Amikuzen kantuz" koruan eta Burgaintzi taldean parte hartzen.