Léon Tissier
Léon Tissier Arrueta Xuhigaraian sortua da, 1924eko apirilaren 19an. Bigarrena zen hamabi haurretako laborari familia batean eta anai zaharrenak hartu zuen etxeko segida.
1947an erosten du bere lehen trakturra eta mekanika berezi batzuekin (ogi joitekoa, arto eta trefla bihitzekoa) ibiltzen da etxez etxe. 1955ean, kamioi bat erosten du garraiolari gisa hasteko bere kondu. Ainitz gauza karreatuko ditu bere bizi guzian (arto bihia besteak beste). Léon Tissier-k Martxueta Orgillania erosten du 1962an eta sei urte berantago (1948) ezkontzen da, 46 urte dituelarik eta bere andreak 42. Ezagutza berezi bat dauka Léonek : fruitu-arbolena. Hamar urte zituenetik, ikasi du hauen landatzen eta artatzen.
Bideograbaketa Martxueta Orgillanian iragan da.
Léon Tissier-k kondatzen dizkigu bere haurtzaroa Arruetan hameka anai-arrebekin, baserriko lanak, mutil pasatu denbora Gan-en eta Bardozen ; Amikuzeko laborarien bizia eta lanmoldea XX. mendearen lehen zatian eta 1950etik hara ezagutu aldaketak, Jean Errecarten ekarpena. Azalpen bereziak ematen dizkigu fruitu-ondo mota berezietaz, horien landatzeaz, txertatzeaz, artatzeaz urte guzian, horien eritasunetaz ere. Fruitu ttipiak ere aipatzen ditu eta baratzearen egitea.