Gérard Sabarots

Gérard Sabarots

Gérard Sabarots 1920eko ekainaren 10ean sortua da, Oragarre Jelosian, hameka haurrideetarik zaharrena. 1947an ezkondua, hiru semeen aita da. Bere bizi guzian zurgina, segalaria, orga eta errota egilea izan da. Bere lantresna guziak etxeko tailerrian dauzka.

Gérard Sabarots-en elkarrizketa Jelosia etxean egina izan da. Gérard bere haur denboraz mintzo da, 1920-1930 hamarkadetako baserri biziaz, Elizaren eraginaz garai hortan. Ainitz xehetasun ematen dizkigu segalariaren lanaz (lehengo baporetaz, zuraren ibilbideaz oihanetik segeriara, segatze sistimaz, sega mota ezberdinetaz etabar) bai eta ere orga, errota, arrastalu eta tailu gider egiteaz.

Gehiago jakin

Gehiago jakin