Maddi Oxarango

Maddi Oxarango

Marie (Maddi deitua) Oxarango Donoztirin sortua da 1907an. Lau haurrideetarik zaharrena.
Zazpi urte zituenean 1914-1918ko gerla jin zen eta arreba ttipiaz arduratu behar izan zuen ; horregatik arrunt gutti ibili da eskolan.
Sehi egon da zortzi urtez ezkondu arte. Artetik josten ere ikasi du. Herritar batekin ezkondu da 1931an (24 urte zituen). Bost urtez elgarrekin lan egin dute Lüküzeko jauregian : senarra auto gidaria zen, Maddi besteak beste sukaldaria. Ondotik Donapaleura etorri ziren bizitzera eta sei haur hazi dituzte hor. Bere senarra kanpoan lanean ari zitzaion, Maddi bera etxean zagoelarik haurretaz bai eta baratzeaz eta animaleetaz (behi eta urde) arduratzeko.
94 urte ukan dituenean, Maddi Donapaleuko xahar etxean sartu da.

Elkarrizketa Donapaleuko Sainte-Elisabeth xahar etxean egina izan da. Maddik aipatzen ditu bere haurtzaroa Donoztirin etxetiar familia batean, sehi edo neskato egon denbora, XX. mendeko gerlak, Donapaleu hirian eraman bizia 1935etik hara. XX. mende hastapenean sortu emazte baten lekukotasuna ekartzen digu Maddik.
Ehun urte zituen grabatua izan denean eta izpiritua oraino argi zuen. 2009ko abenduaren 29an zendu da 102 urtetan. Euskal kultur erakundeak Baxe Nabarren elkarrizketatu duen lehen pertsona da.

 

Gehiago jakin

Gehiago jakin