André Narbaits

André Narbaits

André Narbaits Arrueta Bideberrian sortua da 1934ean (arreba bat badu). Bizi izan da Narbaitzenean, bere burasoek Bideberri etxetik hurbil eraiki zuten etxean.
Bere aitamek epizeria bat bazuten, aldi berean tabako saltegia eta ostatua egiten zuena.
1961ean ezkondu eta, André-k saltegi-ostatuaren segida hartzen du (bere emaztea arduratuko da komertzio honetaz). Denbora berean, garraiolaria da eta aguardiant egile (lan honetako ere langile bat badu).
Alanbikea beti hor da, Narbaitzeneko garajean. André-k ez du saldu edo eman nahi izan. Oroitzapen gisa atxikitzen du, bere bi alabentzat eta hauen haurrentzat.

Bideograbaketa Narbaitzenean iragan da, Arruetan. André Narbaits-ek aipatzen ditu besteak beste Arruetako eskola publikoko oroitzapenak, herriko bizi soziala eta ekonomikoa 1940. hamarkadan, orduko aisialdiak, lehen eta bigarren munduko gerlak. Bere lekukotasuna parte handiena aguardiant egiteari lotua da, lan hori egin baitu bai etxean, bai auzo herrietan ibiliz alanbikearekin.
Hurbiletik kontrolatua zen aktibitate hori gelditu zen 1985ean.
Elkarrizketaren azken partea alanbikearen ondoan iragaiten da. André-k distilazio prozesua azaltzen du, alanbikearen ibilmoldea esplikatuz, erabiltzen dituen beste tresna ttipi batzu ere erakutsiz.

 

 

Gehiago jakin

Gehiago jakin