Michel Mendibil
Michel Mendibil Mehainen sortua da, 1938an, 6 haurrideetako familia batean. Gabadin egon da mutil 20 urtez (14 urtetik 34 urtera). Herri hortan berean ezkondu da 1967an eta hor erosi du Ixalegoitia etxaldea, zointan bizi eta lan egiten duen oraindik. Hiru haur baditu.
Michel Mendibilek kondatzen dizkigu bere haurtzaroa, Baionako Maîtrisan iragan duen urtea, Algeriako gerla, mutil izaitea 20 urtez, Euskaldun Gazterian (JAC) egin gogoetak, baserriko lanak eta laborantzaren aurrerapenak 1960tik goiti. Oroitarazten dizkigu ere lehengo ohidura, kondaira eta abesti xahar batzu (arto xuritzetakoak zuzenean kantatzen dizkigu). Gabadiko leku eta eraikuntza ezagun batzu ere aipatzen dizkigu.