Jean-Claude Mailharin
Jean-Claude Mailharin Martxueta Etxeparian sortu da 1953an, lau haurrideko etxetiar familia batean. Etxetiar baldintzak zailak zirelako, 1960an etxez aldatu dira eta joan Amenduzera.
Dorothée bere amak nahi izan du seme-alabak eskolatuak izan diten. Lyon-en ingenidore ikasketak egin eta (1971-1976), Euskal Herrira itzuli da 1991an.
1998an, teknikaz eta eiheretaz afizionatua baita, Amenduzeko eihera erosi du eta lehen aldikotz ideki publikoari 2005ean. Bi haurren aita, Baionako merkataritza ganbaran ari da lanean.
Bere ama ere, Dorothée Mailharin, elkarrizketatua izan da.
Bideo grabaketa kanpoan eta barnean egin da, Amenduzeko eiheran. Jean-Claude Mailharin-ek aipatzen ditu eihera eta eiherazainei buruzko ikerketak Euskal Herrian eta Amikuzen, hauen aktibitatea eta bilakaera mendeetan zehar ; XVI. mendekoa den Amenduzeko eihera ; eiherazainaren funtzioa, lana eta pagatzeko manerak. Eiheraren funtzionamendua eta teknika ezberdinak azalduak dira, ogi bihiatik irina egin arteko etapa guziak, eta azkenik modernizazioaren ekarpena.