Dorothée Mailharin
Dorothée Mailharin 1931ko martxoaren 27an sortu da Martxueta Emaxondoan, zazpi haurrideko familia batean. Martxuetako etxetiar batekin ezkondu da 1951ean eta lau haur ukan dituzte.
Etxetiar bizi baldintzak txarrak baitzituzten, joan dira Amenduzera bizitzera 1960an. Gutitik abiatuz, poliki-poliki dirua baztertuz, bikoteak bere erretretarentzat etxe bat eraiki du. Etxe hortan bizi da Dorothée 1991etik geroz. Jean-Claude bere semea, Amenduzeko eiheraren jabea, elkarrizketatua izan da ere.
Bideo grabaketa Donapaleu Mailharenean egin da. Dorothée Mailharin-ek bere haurtzaroa Martxuetan kondatzen du, eskolatzea 5 urtetik 13 urtera, laborari etxetiar lanak sortetxean, dendari formakuntza Behauzen eta ikasketa « centre ménager » delakoan Donapaleun ; gaztaroa 20 urtetan ezkondu aintzin herriko etxetiar batekin ; bere emaztetasun eta amatasun bizia, bizi baldintzak senarraren etxean ; etxe aldaketa Martxuetatik Amenduzera ; afermaren ekarpena bizi baldintzetan.
Dorothéek ainitz egin du bere haurren laguntzeko bizi sozial hobeago bat ukan dezaten.