Lucu Katti, Odette
Odette eta Katti Lucu Bithiriña Latsagan sortuak dira, 1925ean eta 1933an. Bost haurrideko familia batean haziak izan dira (lau alaba eta seme bat). Etxean plantatu anaia gazterik zendu zen. Kattik, Odetten laguntzarekin, etxaldearen segida hartu zuen, aita laguntzaile (hau makiñuna ere zen).
Bai Odette, bai Katti Lucu-k kondatzen dizkigute beren ibilbidea (haur eta eskola denborako oroitzapenak ; etxaldearen segidaren hartzea, bakoitzaren funkzioa gaur egun etxean eta etxaldean) eta laborantzaren aldaketak azken 50 urteetan. Aipatzen dizkigute ere lehengo besta eta errito girixtino batzu (bereziki heriotzeari lotuak), azpimarratuz familiari ematen dioten garrantzia edo inportantzia.