Jean-Marie Larroque
Jean-Marie Larroque Arboti Bidettoan sortu zen 1938an. Bost haurrideetan zaharrena zen. Bere burasoak etxe hortan plantatuak ziren 1937an, ezkondu bezain laster, etxetiar bezala. 1946an aferman jarri ziren.
Jean-Marie Larroque 1964ean ezkondu zen. Gaur egun bere semeak segitzen du Bidettoan, xerriak eta arto hazitakoa eginez.
Bere bizian zehar, Jean-Marie Larroque ainitz mogimendu edo urratsetan inplikatu da : besteak beste Euskaldun Gazterian, FNSEA sindikatean, Etxarriko formakuntza zentroaren eta Lur Berri kooperatibaren administrazio kontseiluetan. Arboti-Zohotako auzapeza izan da 1987tik 2001era.
2009ko uztailan zendu da etxe istripuz, 71 urtetan.
Bideograbaketa Bidettoan iragan da. Jean-Marie Larroque-k herriko eskolan segitu eskolatzea aipatzen du, laborantxa ikasketak Donapaleu Garikoitzenean, 1939-1945ko gerla, etxetiargoa eta aferma, laborarien bizi baldintzak eta garapenak, Lur Berri kooperatiba, Euskaldun Gazteria, laborantxa munduko formakuntzak eta Etxarriko zentroa.