Jean-Pierre Lapouble
Jean-Pierre Lapouble Arberatze Aitzirian sortua da, etxetiar familia batean, 1946eko irailaren 13an. Beste hiru haurride baditu. Herriko eskolan eskolatua izan da, bost urtetik hamahiru urte arte. Gero, apezteko gogoarekin, Mauleko kolegioan ibilia da (sei urtez), Uztaritzeko seminario ttipian eta Akizen. Bainan apez izaiteko xedea utzi zuen, ospitaletako langile bilakatzeko. Ondotik, Sallespisseko biarnes batekin ezkondu zen eta emaztearen herrian bizi da. Bi alaba dituzte. Auzapez egon ondoan, herriko kontseiluan segitzen du gaur egun.
Bideograbaketa Arberatzen iragan da, Jean-Pierren anaiaren eta koinataren etxean. Jean-Pierrek aipatzen ditu bere haurtzaroa, Arberatzeko eskola, girixtino errito batzu, sexu heziketa, tutak, etxetiargoa, laborantzaren modernizazioa eta aurrerapenaren ondorioak eguneroko bizian, pertsona berezi batzu, Zilhekoa eta Arberatze arteko harremanak, eta azkenik Arberatzeko gaztelua.