Kattin Harisgarat

Kattin Harisgarat

Kattin Harisgarat 1913ko maiatzaren 26an sortu zen Larzabalen, lau haurrideetako familia batean. Etxetiar alaba hau Donapaleuko etxetiar seme batekin ezkondu zen 1936an. Lau haur ukan zituzten. Senarra 54 urtetan zendu zitzaion 1963an eta haurren laguntzarekin segitu du laborantzan oraino 10 urtez. Laborantza utzi zuen 1973an (37 urtez etxetiar egon ondoren) eta hirierdira jin bizitzera semearekin. Hau hil zitzaion senarraren adin berean (54 urte).
Kattin Harisgarat Donapaleuko xahar etxean sartu zen. Hor zendua da 2009ko urtarrilaren 7an, 95 urtetan.

Elkarrizketa Donapaleuko Sainte-Elisabeth xahar etxean egina izan da. Kattin Harisgarat-ek aipatzen ditu bere haurtzaroa eta gaztetasuna Larzabalen, orduko etxetiarren bizi baldintzak, afermak ekarri zuen aldaketa, eguneroko lanak, ezkont-eguna eta senarraren etxean sartzea, elizari lotu erritoak (kongregazionea, elizan sartzea, rogazioneak), 1939-1945ko gerla.

 

Gehiago jakin

Gehiago jakin