Kattina Etcheverry

Kattina Etcheverry

Kattina Etcheverry, Kapelosa deitua, Martxuetan sortua da, 1925eko agorrilaren 22an. Bera haur bakarra zen eta alaba bakar bat ukan du. Aita harrobietako langilea zuen, ama laborari etxeetan ari zen. Ez ohizko lanbidea ukan du Kattinak : bizikleta (txirrindula) konpontzailea izan da, bai eta ere taxi gidaria. Kirola ere maite izan du, besteak beste pilota, arraintza eta auto lehiaketen segitzea.

Kattinak aipatzen dizkigu haur denbora eta gaztetasuna Martxuetan (eskola, oporrak seroretan, jostun aprendizgoa, kongregazionea), bere ibilbide profesionala bereziki txirrindula konpontzen Donapaleun eta taxi gidatzen, 1939-1945ko gerla eta garai hortako kontrabanda. Bere aisialdiak ere azaltzen dizkigu. Mugitzea beti maite izan du Kattinak.

 

Gehiago jakin

Gehiago jakin