Dominique Etchegaray
Dominique Etchegaray 1930eko apirilaren lehenean sortua da, Domintxaine Haixtoian. Herriko eskolan ibili eta, mutil sartu zen auzapezaren etxaldean, eta honen ilobarekin ezkondu. Bikoteak osabaren lurrak erosi zituen : Dominique eta bere emaztea izan dira arto hazitakoa egin duten lehen laborariak.
Elkarrizketa Domintxaine Larraburuan egina izan da. Dominique Etchegaray bere haurtzaroaz mintzo da, munduko bigarren gerlaz Domintxainen, etxetiargoan oinarritu 1950. hamarkadako laborantzaz, arto hazitakoaren garapenaz eta beste. Bi pertsonalitate ere aipatzen ditu : Jean Errecart senaturra, laborari semea, ainitz ekarri duena Amikuzeko kantonamenduari eta Goyenetche apeza, Domintxaineko eskola pribatua sortu duena 1950. hamarkadan.