Dufau Pettan, Germaine
Pettan Dufau 1925eko uztailaren 25ean sortu da Behauze Poxuluan, bi ezkontzetarik sortu hamalau haurrideko familia batean (bigarren ezkontzako lehen haurra da), 8 hektarako etxalde batean. Germainekin ezkondu da eta bost haur ukan dituzte.
Germaine, Altzümartan sortua da 1942ko uztailaren 30ean. Hogei urtetan ezkondu eta, Poxulua etxera etorri da bizitzera eta hogoita bost urtez bizi izan da bere amaginarrebarekin.
Gaur, Pettan eta Germaine, zaharberritu duten auzoko Artximotenea etxean bizi dira.
Bideograbaketa Behauze Artximotenean egin da. Pettanek bere haurtzaroa aipatzen dauku, eskola, gazte jolasaldiak, 1939-1945ko gerla eta herriko ekonomia 1930-1940ko hamarkadetan. Kondatzen dauku bere aitak ikasi bi elezahar (bat, basajaunetaz).
Germainek kondatzen du eskola garaia Altzümartan, Donapaleuko «école ménagère» delakoan egin ikasketak, etxetiargoa, ezkontza, senarraren etxean sartzea, harremanak amaginarrebarekin eta emazte bizimoldea.
Biak, laborantzak ezagutu duen bilakaeraz mintzo dira, modernizazioaren eragina, Lur Berri kooperatibaren eta Jean Errecart-en ekarpena.