Joana Davant

Joana Davant

Joana Davant Amendüzen sortua da 1932ko azaroan, 8 haurrideko familia batean. Etxetiar alaba hau herriko eskolan ibilia da 14 urte arte, eta ondotik Donapaleuko centre ménager delakoan hiru urtez. Parisen egona da 1951tik 1958ra. 1961an, Jean-Louis Davant-ekin ezkondu zen eta bi alaba ukan dituzte.
Gaur, Ürrüstoi-Larrabilen bizi dira.
Elkarte ezagun batzuen sorkuntzan parte hartu du Jeannek, besteak beste Euskaldun Gazteria, Pariseko Eskual Etxea eta "Emazteek diote" elkartea.

Ürrüstoi-Larrabile Aizagerrian filmatua izan da Jeanne. Besteak beste aipatzen dizkigu haur denbora eta ikasturteak Amendüze-Unason eta Donapaleun, eguneroko bizia eta girixtinotasunaren eragina herrian 1930-1940. hamarkadetan, XX. mendeko gerlak, Euskaldun Gazteriaren sortzea, Pariseko Eskual Etxearena, bai eta ere "Emaztek Diote" elkartearena. Azkenik bere emazte ikusmoldea ematen digu, bereziki gizon-emazteen harremanetaz.

Gehiago jakin

Gehiago jakin