Isidora Claveranne
Isidora Claveranne, sortzez Candau, Garrüze Portaletenean sortua da, 1926an. Sortetxea ostatu ezagun bat zen eta, aldi berean, etxalde ttipi bat.
Eskola bukatu bezain laster (14 urtetan), burasoen laguntzen hasi da Isidora xahartzen hasiak zituelakotz (ezkondu zirenean, aitak 45 urte zituen, amak 39). Denbora berean, brodatzen (15 urtetan), josten (17 urtetan) eta kozinatzen (20 urtetan) ikasi du. Geroztik, familiako ostatuan, praktikan ezarri du bere sukaldari formakuntza. Bietan alargundua, bere lehen ezkontzako seme batek hartua du ostatuaren segida.
Elkarrizketa Portaletenea ostatuan egina izan da. Isidora Claverannek aipatzen dizkigu bere haurtzaroa, eskolako oroitzapenak, neskato gazte denborako ikastaldiak (brodatzen, josten, kozinatzen) errezeta batzu emanez, bere ezkontza eta haur ukaiteak. Garrüzeko bizi sozio-ekonomikoa ere azaltzen digu eta bereziki Garrüzeko feria (haren arrakasta eta fama, erakartzen zituen publiko desberdinak makiñunak barne, sortarazten zuen animazioa). Azkenik Isidorak oroitarazten du ere Garrüze Donapaleuri lotua egon dela 1966tik 1996ra.