Bordagaray Alexandre, Pantxika

Bordagaray Alexandre, Pantxika

Pantxika Bordagaray Gabadin sortua da 1938ko azaroaren 13an. Bere aita eta aitatxi arotzak ziren herriko plazan. Ostatua bazuten aroztegiaren ondoan. 1960an Alexandrekin ezkondu da. Hiru haur ukan dituzte. Alexandre, Pagolan sortua da 1935ko martxoaren 13an. Bera ere arotza zen. Pantxikaren aitaren aktibitatea segitu du beraz eta aroztegi berri bat eraiki, 1966an. XX. mendeko gerlek markatu dute Alexandre, bereziki Algeriakoak. Arozgoaz aparte, Alexandre olerkaria eta kantaria da.
Grabaketa denboran, Algerian idatzi kantu bat eman dauku.

Alexandre Bordagarai, Gabadiko arotza, erlekaria eta kantaria 2010eko uztailaren 11n zendu da.

Grabaketa "Larrartean" egina izan da, Pantxika eta Alexandren etxean, Gabadin. Senar-emaztek aipatzen dizkigute beren haurtzaroa Pagolan eta Gabadin 1939-1945ko gerla aitzin eta ondotik, XX.mendeko gerlen oroitzapenak, etxetiargoa, arotzaren lana, buhamien presentzia Gabadin, Lur berri kooperatibaren sortzea, eta beste gai frango.

Gehiago jakin

Gehiago jakin