Pascal Biscay
Pascal Biscay Behauze Altzumartian sortu da 1923an, sei haurrideko familia batean. Burasoak laborariak ziren, lurren eta etxearen jabe.
Armada eta 1939-1945ko gerlaz aparte (1945ko apirilaren lehenean deitua izan da), Pascal-ek bere bizi guzia Behauzen pasatu du : eskola garaia, gero mutil bezala eta azkenik laborari bere kondu.
Beretter izan da bai eta sakristau (16 urtetik 21 urtera).
1955ean ezkondu da eta hiru haur ukan ditu.
Elkarrizketa Behauze Altzumartian egin da. Paxkal Biscay-k bere haurtzaroa aipatzen du, eskolatze urteak herriko eskolan, gazte denbora eta garaiko jolasaldiak. Mutil eta nesken arteko harremanetaz mintzo zauku, eliz zerbitzuetaz, bereziki beretter eta sakristau bezala bizi izan dituenak. Behauzeko etxetiarrak eta jabeak aipatzen ditu eta 1939-1945ko gerlaren oroitzapenak emaiten.