Xeñan Belleau
Saint-Jean (Xeñan) Belleau, 1929ko martxoaren 7an sortu da Garrüze Giñabordan, 12 haurrideko etxetiar familia batean (Frantxoa bere anaia ere elkarrizketatua izan da). Bost urteetan ukan ixtripu baten ondorioz, bere burasoek erabakitzen dute zurgintzari buruz bideratzea. Xeñan zurgin langile izan da 14 urtez (1945-1959) Donapaleun, ondotik bi urtez Garrüzeko zurgin batentzat, bere kondu jarri aitzin.
1952an ezkondu da eta lau haur ukan ditu ; batek segida hartu du.
Ihiztari amorratua izan da bai eta ere arrantzale.
Bideo grabaketa Garrüze Argentina etxean egin da. Xeñan Belleau-k bere haurtzaroa aipatzen du, etxetiargoaren baldintzak, gaztetasuna eta aisialdiak (bestak, dantzak).
15-16 urte betez geroz, ihiztaria da, bizi osoan praktikatu duen pasioa. Maite du ere arantzara joaitea (angula eta xarboa).
Zurgin bezala bizi izan dituen esperientzia ezberdinetaz mintzo zauku.