Marie-Jeanne Auchoberry
Marie-Jeanne Auchoberry Behauzen sortua da 1934an. Hamabi urteetan herriko eskolatik joan da, eta gero Donapaleuko eskolan ibili ("centre ménager"), josten eta kozinatzen ikasteko. Bederatzi urtez Parisen neskato (sehi) egon da. Ezkondu eta, senar-emaztek Donapaleuko ostatu baten kudeantza hartu dute. Hiru haur ukan ditu Marie-Jeannek eta "Le Foirail" ostatuko sukaldaria izan da bere bizi guzian.
Lekukoaren etxean, Donapaleun, filmatua izan da elkarrizketa. Marie-Jeannek aipatzen dizkigu bere gaztetasuna Behauzen 1940. hamarkadan, bere egonaldia Parisen neskato gisa, Euskal Herrira itzultzea, Donapaleuko "Le Foirail" ostatuan plantatzea bere senarrarekin, horko eguneroko bizia, hor entseatu dituen errezetak, Donapaleu feriak eta merkatu egunak, ezkontzen antolaketa 1940. hamarkadan.