Ttotte Ainciboure

Ttotte Ainciboure

Ttotte  Ainciboure Heleta Piarrestegian sortua da 1912ko urriaren 2an eta han bizi izan da armada bukatu arte. Bere etxean gereñozainak ziren ; bestalde ostatua ere bazuten. Armada egin eta, 1937an, etxean eman bi gereñoekin Sarrikotapean plantatu zen. Hiru urteren buruan, 1939ko gerla hasi zenean, preso sartu zuten hameka hilabetez. Gerlatik landa, Hôtel du midi erosi zuen Donapaleun, gereñozaintza utzi zuen eta zaldi lasterkarien hazkuntzan hasi zen.

Elkarrizketa Donapaleun egina izan da, Ttotteren apartamenduan. Ttotte Aincibourek gogoratzen dizkigu, besteak beste, bere haurtzaroa et gaztetasuna Heletan, Heletako Besta-Berri, 1939-1945ko gerla, asto- gereñozaintza, zaldi lasterkarien hazkuntza eta zaldi lasterkaldiak, Donapaleuko merkatua eta Hôtel du Midi-ko aktibitatea.

Gehiago jakin

Gehiago jakin