Bilketa Amikuze eskualdean

Amikuzeko lurraldea: kokapena
Amikuzeko lurraldea: kokapena
Euskal kultur erakundeak 2007an abiatu "eleketa" izeneko lekukotasun bilketa handia Amikuzetik hasi zen. Hemen, bi urtez, hogeita hamar amikuztar baino gehiago grabatuak izan dira.

Lekukoen hautaketa egina izan da Zabalik elkartearen (Manex gogoan) laguntza estimagarriari esker.

Lekukoek Amikuzeko gai berezi batzu aipatzen dituzte (etxetiargoa, feriak eta merkatuak, zaldi lasterketak, zuraren lana, formakuntza eta laborantzako garapena) beste gai orokorren artean (elizaren urratsak, jakinduriak, ofizioak).

Nahi ditugu eskertu haien ateak eta memoriak idekirik...

"Eleketa" erakusketa Donapaleun © Jakes Larre - EKE
"Eleketa" erakusketa Donapaleun © Jakes Larre - EKE
Lekukoak

"Amikuztarrak mintzo" erakusketa Donapaleun © Gaizka Iroz
"Amikuztarrak mintzo" erakusketa Donapaleun © Gaizka Iroz


Kiski ta kaska
2007ko neguan Euskal Kultur Erakundeak ahozkotasunaren bilketaren inguruan eraman esperientziaren ondotik Amikuzen, lau artista gaztek sorkuntza bat landu dute, bost amikuztarren lekukotasunetan oinarrituz.
Bideoa ikus