Herri kultura eta plaza ikusgarriak Euskal Herrian. Zertan ote gira?
Euskal kultur erakundeak eta Bordeaux Montaigne unibertsitateak partaidetzan sortu duten Euskal Etnopoloaren zazpigarren kolokioa 2024ko maiatzaren 30 eta 31n iragan zen Baionako Ipar Euskal Herriko goi mailako arte eskolan.
Ohidura herrikoiek badute beren historia, eta ekoizten dituzten gizarteen mirailak dira. Modernizazioaren ikuspegi murritxak ukatuz, Euskal Herrian aspaldiko besta batzuek iraun dute gaur arte eta frangotan arraberritu dira.
Pastorala, maskarada, ihauteri, libertimendu, tobera mustra edo kabalkada: plaza publikoa “hartzen” duten ikusgarri horiek sekulan baino biziagoak dira. Haien iraupenak, aldaketak eta arra-deskubritzeak galdera ainitz sorrarazten ditu. Euskal kultur erakundeak eta Bordeaux Montaigne unibertsitateak etnopoloaren kari antolatu zuten kolokioak hiru helburu zituen: plaza ikusgarri horiei buruzko ikerketetaz pundu baten egitea; gaurko eragileen hitza eta lekukotasunen biltzea eta elkarrizketan jartzea; geroari buruzko gogoeta baten abiaraztea.
Hizlariak eta ekarpenak
Bertuzzi, Elena
"Sous la jupe des filles" filmaren aurkezpena eta ondotik egilearekin trukaketa
Arnaud, Lionel
Parte hartzearen paradoxak. Tradizio herrikoiei buruzko mesfidantzatik haien administraziopean ezartzera
Bedaxagar, Maider
Ikerlari bat lilüratürik, Hauzen, 1899an
Heiniger-Casteret, Patricia
Ikusmolde trukada: Pastorala, atzo eta gaur
(Maider Bedaxagar eta Emilie Sentucq-ekin)
Durand, Eloïse
Neska taldeetako kantaria eszenen erdian: boza, rola, adina eta posizio soziala Xiberoan
Cachenaut, Alaia
Uztaritzeko Kaskarotak kultura eskubideen bitartez aztertu. Galdera eta erronka berriak
Fernandez de Larrinoa, Kepa
Ikusmolde trukada: Emazteak eta plaza
(Eloïse Durand eta Alaia Cachenaut-rekin)
Berterretche, Peio
Gaurko kabalkadaren dinamika
Leizaola, Aitzpea
Libertimenduak: inauterietako errepertorioaren hedatzea Euskal Herrian
Truffaut, Thierry
Ikusmolde trukaketa: Kabalkadak eta libertimenduak(Peio Berterretche eta Aitzpea Leizaola-rekin)
Arnaud, Lionel
"Ikerleei hitza" egunaren bukaerako oharrak
Berterretche, Peio ; Davant, Maite ; Amulet, Patxi ; Galé Zamponi, Oihana ; Queheille, Otxanda
Mahain ingurua: Gaurko eragileei hitza
Baliabide osagarriak
- Egitaraua (PDF)
- Argazki bilduma