Etnopoloaren kolokioak

Etnopoloa labelaren karietara Euskal kultur erakundeak antolatu kolokio edo jardunaldien grabaketak.

Kolokioak eta ikerketa egunak

Ohidura herrikoiek badute beren historia, eta ekoizten dituzten gizarteen mirailak dira. Modernizazioaren ikuspegi murritxak ukatuz, Euskal Herrian aspaldiko besta batzuek iraun dute gaur arte eta frangotan arraberritu dira. Gaia etnopoloaren baitan 2024ko maiatzaren 30 eta 31n, Euskal kultur erakundeak eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateak
ESAPB-n antolatu kolokioan jorratua izan zen.

CC-BY-SA Jakes Larre
CC-BY-SA Jakes Larre

 


Amankomunak bezala izendatuak ez izanik ere, Euskal Herriko anitz egitura eta praktika  horrela identifika ditzakegu: Lurzaindia, tokiko moneta, lur komunen kudeaketa, etab. Gaia etnopoloaren baitan 2023ko ekainaren 22 eta 23an, Euskal kultur erakundeak eta ARI Institutuak (UMR Passages)
ESAPB-n antolatu kolokioan jorratua izan zen.

© Jakes Larre
© Jakes Larre

Gaia eta galdera nagusia "Kultura eskubideek zerbaitetarako balio ote digute? Erronkak eta perspektibak" izanez, kultura eskubideak juridikoki, politikoki eta komunitateen ikuspundutik galdezkatu nahi izan ditu Etnopoloaren baitan 2022ko ekainaren 23 eta 24ean, Euskal kultur erakundeak eta ARI-CNRS Institutuak Baionako Euskal museoan antolatu kolokioak. 

© Jakes Larre
© Jakes Larre

Nola artxiboa eta bereziki "artxibo bilakatzeko prozesua" berez sorkuntza ekintza bat da? Nola artistek bereganatzen dute artxiboa beren sorkuntzaren hazkurri izan dadin? Galdera horiei erantzun nahi izan die Etnopoloaren baitan 2021eko ekainaren 17 eta 18an, Euskal kultur erakundeak eta ARI-CNRS Institutuak Euskal Museoan antolatu kolokioak. 

© EKE
© EKE

Kultura beti berrituz baldin badoa, nola iraun dezake beraz kultura-nortasunak denboran? Galdera honi erantzun nahi izan dio Etnopoloaren labelaren baitan 2019ko ekainaren 13 eta 14an, Euskal kultur erakundeak eta EHESS eskolak Baionako Euskal Museoan antolatu kolokioak.

© EKE
© EKE

Euskal Etnopoloaren labelaren baitan, EKE-k eta EHESS-ek euskararen indar-guneen inguruko gogoetaldi baten eramatea proposatu zuten kolokio baten bidez, IKER eta Euskaltzaindiaren partaidetzarekin, 2018ko ekainaren 29an, Baionako Fakultatean. Hizkuntzaren erabileraren argazki bat sortu zuen kolokioak, memento honetako errealitatearen indar batzuk aztertuz, desafioak eta erronkak marraztuz.

© EKE
© EKE

Euskal kultur erakundeak eta Pariseko EHESS Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolak partaidetzan antolatu Etnopoloa labelaren estreinako kolokioa 2017ko maiatzaren 19an iragan zen Baionako Euskal museoan. Kultura baliabide numerikoen erabilpenak aztertu ziren publiko zabalaren eta artisten ikuspundutik. 

© EKE
© EKE