"Les Réveillées" mintegi ibiltariaren 5. bilera Baionako euskal museoan
Euskal kultur erakundeak eta ARI-CNRS erakundeak (UMR Passages) euskal etnopoloaren labelaren baitan eta Baionako euskal museoaren partaidetzarekin, Kultura ministeritza, Etnopoloen sarea eta FAMDT-aren sostenguarekin Les Réveillées mintegi ibiltariaren bosgarren bilera antolatzen dute, "Euskal Herrian eta Frantzian egindako mende erdiko musika etnografia (1939-1984)" eta "Frantses etnologia zentroko etnomusikologoen ikerketak euskal alorrean (1947-1973)" gaiei buruz.
1939tik 1984ra, Claudie Marcel-Dubois eta Maguy Pichonnet-Andral, frantses etnomusikologiaren sortzaile bezala kontsideratuak direnak, Euskal Herriko, Frantziako eta itsasoz haraindiko eremuak zeharkatu dituzte praktika musikalak eta kantatuak, musika tresna popularren fabrikatzea eta jendeak sortutako gertakari soinudunen errola pestetan aztertzeko.
Europako eta Mediterraneoko zibilizazioen Museoak eta Artxibo Nazionalak emazte horiek bildutako irudi, soinu eta testu artxiboak numerizatu eta gordetu dituzte. Gaur egun, EHESSeko Didómena biltegian eskuragarri dira, baita Les Réveillées webgunean ere.
Webgune honen jabetzea bermatzeko, Kultura ministeritzak, Etnopoloen sarea eta FAMDT-aren sostenguarekin Les Réveillées mintegi ibiltaria antolatzen du 2022ko udazkenean hainbat lekuetan.
Mintegi horren 5. bilera Baionako Euskal Museoan iraganen da, azaroaren 10ean.
Ondotik, Euskal etnopoloak antolatu Marie Hirigoyen Bidart-en mintzaldia izango da, gai berdinaren inguruan, Iparraldeko kontserbatorioarekin ko-antolatua Arteen Artean kari.
Gehiako jakin
- Les Réveillées mintegiaren 5. bileraren programa - Baiona - 2022ko azaroaren 10ean (PDF)
- Les Réveillées mintegiaren programa (PDF)
- Harremana: Terexa Lekumberri (EKE) - lekumberri@eke.eus / 05 59 93 38 74
- Harremana: Alaia Cachenaut (EKE) - alaia.cachenaut@eke.eus / 05 59 93 06 84
- Erreserbatzeko aukera badago Euskal museora deituz: 05 59 59 08 98
Harpidetu doan gure buletinera
Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)