Jean UNHASSOBISCAY

© Pantxika Maitia
© Pantxika Maitia
1931ko martxoaren 4ean sortua
Behorlegi
Salarrian
5 haurride

Haurren testua

Jean Unhassobiscay-ek 75 urte ditu. Ari izan da laborantxan. Haurra zelarik, 7-8 urtetan, jostatzen zen ipurdi zikinean, 31 an, kaniketan eta animale oihuetan.

Ez du gerlarik ezagutu, 8 urte baizituen bainan Alemanak ikusi ditu. Berak dio kanbiatu dela bizia lehendanik. Jateko gutti bazen orduan, ogi beltza jaten zuen, eta taloak biziki maite zituen. Jatekoa ainitz aldatu da.

Jauntziak ere desberdinak ziren. Jauntzi zaharrak zituzten eta petatxatuak. Kasik egun guziz, salda jaten zuten eta lursagarrak saltzan xingarrarekin. Komunionea etxean ospatu du, apairu on batekin. Oparirik ez zen, bakarrik sos puxka bat.

Herriko bestetan, ainitz jostatzen zen.

Bere erranak

 

Sortetxea

"Etxaldea ttipia zen eta aita jestutsua zuxun. Bere ganbera esposatu baino lehen egina zixin, xarpanta egiten zixin, menuiseria berdin, hargintzan berdin berdina... Nik etxit ikusi ogirik gure etxean. Izana zuxun ba, landa ttipi bat, buztina,9 zaku ogi bazirela... Nik etxit ikusi ogirik, artoa, behiak eta zaldiak bagintixin".

Eskola

"36 ginen eskola txar batean tinki tinkia, denak klase berean, 12 urte arte. Problemetan azkar ninduxun (beti 10/10 banixin), ortografian aldiz batere ez...".

Soldadogoaz

"Hiru ilabete egin tixit. Frantsesa ez bainakien ene burua izigarri zozo harrapatzen nixin, depresione bat egin nixin eta libratu nindixien 11 egun behar baino lehen, 11 egun gehiago atxiki banute pentsionea ukanen nixin eta bizia aiseago irabaziko nuen ba...!"

Nola irabazi du  bizia  Jean-ek ?

"25 urte arte egon nuxu etxean. 25 urtetan Landesetara joan, zaku bat lursagarrekin, han barraka batzuetan guhauk kozina eginez, bagintxun euskaldunak bizpalau. Hamabi oren lau egiten gintixin, goizeko 6 orenetarik arratseko 8ak arte. Landesetan egin nintixin 4 urte eta 7 ilabete. Nagusiak zerratu zixin. Ta bainixin xarpantiergoan gostua, à Saint-Bernard egin nixin aprendizgoa, ez nixin eskolarik bainan mention TB-ekin 16etarik bosgarren nuxun. Gero xarpantiergoan ari ninduxun Baionan, etxean koinata eritu eta aitak galdegin ziaxun ez nintzanez laguntzera joaiten ahal. 1961Etik 1976artio, 15 urte etxean egin txit laborantxan".

Handik landa langile bukatu du, Maulen, Pauen eta Biarritzen besteak beste.