Peio SALDAIN

peio_saldain.jpg
peio_saldain.jpg
1933ko azaroaren 5an
sortua Lasa
Mokosailan
11 haurride

Haurren testua

Haur denbora

Peio, sei hilabetez Mispirako eskolan ibili zen Ontzoronen, Lasako eskolara joan
aintzin. Han egon zen 10 urteak artio, eta handik landa Mayorgan segitu zituen
bere ikasketak, 14 urteak arte.

Ttipitan Peio dama jokoan jostatzen zen. Berantxoño, 14-15 urtetan musean aritzen ziren lagunekin baina gehienik maite zuena pilota zen.

1954eko ekainaren 29an soldado joan zen eta libratu zuten 1956eko eguberriz. Indoxineko gerlara igortzeko ordez Chateauvieux-ra igorri zuten : han paper garrantzitsuak eramaiten zituen leku batetik bestera.

Libratu eta bi hilabeteren buruan, 1957an Ameriketara joan zen.

Xarles Idiarrek egin zazkon , beste frangori bezala,  paperak Los Angelezera airatzeko. Ondotik Norborkera joan zen, 3 urte han egon eta Kamarionera joan zen, beti behi deizten arizana da. Hastapenean sofritu zuen baina denborarekin jarri eta laketu zen, española eta inglesa ikasi zituen.

Peio gogotik egonen zen oraino zonbait urtez Ameriketan bainan behar izan zuen Mokosailera itzuli aitamen laguntzeko eta laborantzan segitu du bere etxean.

Bere erranak

Eskolako oroitzapenak

"Orduan Lasako eskolan baziren 60 haur eta bazen larderia Eskolara oinez joaiten nintzen, ez  nintzan bakarrik, haurrideak hor nintuen (11 haurride). Ortografian 0 nintzen, problemetan azkar.

Pilotan artzen ginen, mutikoak elgarrekin eta neskak berex, "aux attrapés" ere artzen ginen bainan neskekin biziki gutti".

Eta Lasarrek dantza maite baitute "Dantza guziak 14 urtetan ikasi nintuen. Kantuz ere maite izana dut".

Gerla solas

"Gerla hasteaz oroitzen naiz (bigarren gerla mundiala), buruila zen, soroetan ari ginen, norbaitek erran zuen gerla hasi zela, jende guzia harritua zen. Ez dut ikusi etxekorik gerlara partitzen".

Elektrika

"Gure etxean eihera bazen, Uharteko eihera, handik bagenuen elektrika"