Jean-Pierre OÇAFRAIN

jpocafrain.jpg
jpocafrain.jpg
1932ko buruilaren 30ean
sortua
Banka Errekan
6 haurride

Haurren testua

Haur denboran

Ttipitan, Jean-Pierre Oçafrain Bankako eskolan ibili zen. Denboran beste haur guziak bezala oinez joaiten zen herriko eskolaraino. Han ainitz ikasten zuen eta bereziki frantsesa, baina Jean Pierrek ez zuen hain gustukoa eskola eta nahiago zuen etxera sartu eta  aita eta ama lagundu etxeko lanetan, laborantzan.

Gazterik, 18 urte zituelarik joan zen Ameriketara. Jadanik ameriketan ibilia zen mutiko batek eman zakon bidaiaren saria eta behar izan zakon gibelera itzuli .

Orroitzen da untsa nola egon zen bi urtez, geldi geldia artzain, bakartasun osoan,

2000 ardi zaintzen zituela. Astean behin, kanperoak deitu gizonak heldu zitzaion aste guziko janariaren ekartzera, hori zen ikusten zuen jende bakarra.

Bi urteren buruan, bakartasuna utzi nahiz, hirira  etorri zen, San Frantzizkora eta han gustura aritu zen baratze egiten.

Euskaldun frango bada San Frantzizkon eta elgarretaratzen dira Euskal etxean edo pik niketan solastatzeko eta Euskal Herriaz orroitzeko.

65 urtetan erretreta hartu du baina segitu du lanean 74 urteak artio.

Bizi guzia lanean arizanik erabaki du bere familiaz hurbiltzea eta Euskal Herrira itzuli da 56 urte pasatu ondoan Ameriketan.

Bere erranak

Ameriketako solas

"Ene aita ere han ibilia zen. Orduan denak baginatzan harat. Lehen bidaia xarmanta zen. San Franciscoko aireportuan arribatu ta gero, Brodway-n hotel Españan pasatu gintin gau bat edo biga,  eta handik segidan  ardietara. Gero bi urteren buruan San Franciscora jin berriz ta hasi nintzan baratze egiten : belarra moztu, hesiak taillatu, loreak landatu... Hor beti jendartean nintzan... Ardiekin zen bakartasuna, hortako nintzan jin hirira".

Xahartzea Euskal Herrian

"Nahiago izan dut erretretan Euskal Herrirat hurbildu... hemen baitut arreba, ilobak, jiten zauzkit igandetan bila eta etxera eramaiten naute jatera. Aldiz han gogorrago izanen zen ixtorioa...Xarmanki naiz hemen".