Martin NARBAITZ

1918ko martxoaren 17an sortua
Baigorrin
Haur bakarra
Alarguna seme bat

Haurren testua

Martin Narbaitz-ek 88 urte ditu. 5 urtetan hasi du eskola eta 11 urtetan finitu. Ttipia zelarik, jatekoa ez zen orain bezala.

Hamabi urtetik 20 urtetaraino mutil egon da  lau bost etxaldetan. Lan mota guziak egiten zituen. 20 urte zituenean, 1938. urtean, soldado joan zen eta gerla hasi zen.

Gerla egin du. Joan da Alzaziarat gerla egitera. "Tanka" gidatzen zuelarik tankak sua hartu zuen. Bisaia erre zuen. Perigueux-ko ospitalerat joan zen .

3 hilabete gelditu zen ospitalean. Gerlatik sartu eta xofurgoan arizan da Bordale-Euskal Herria pidaia eginez bi aldiz astean.

Ondotik, ikasketak  Parisen egin eta,  urbazterren zaintzale izan da  Baxe Nafarroan 38 urtez. Uste du sanoago zela lehenago.

Ez zuen telebistarik bainan orain maite du horren begiratzea.

Bere erranak

Haurtzaroa

"Orduan ibiltzen ginen espartinekin, zenbait aldiz ortosik ere,  espartinik ez genuelarik (pilotan urraturik, xehaturik)...

Eskolan larderia bazen, erreglaikin esku muturretan emaiten zauzuten,edo beharri gainetarik biloa tiratzen.Obligatua ginen ikastera.

Ortzegunetan, katixima bazen, euskaraz behar zen ikasi... Hor euskaraz ikasten genuen ta eskolan berriz frantsesez. Amarekin ta familiarekin, euskaraz ari ginen beti etxean. Orai etxean  frantsesez ari dira, hartako da euskara galdu. Eskolan sartzean nik ez nakien frantsesik".

Jokoak

"Errekreazione denboran kañiketan aritzen ginen. Magasinetan baziren kañikak erosteko paketaka. Neskak artzen ziren hexurrekin. 7-8 urtetarik goiti, pilotan artzen ginen, esku huska edo xisteran, palaikin ere arizan niz".

Zortzi urtez mutil

"Lan guzietarik egiten nuen : baratzea, mahasti aitzurtzea, belar eta iratze moztea (tailuarekin), belar eta iratze biltzea piketetan, ogi joitea, artzaingoa udan (esnea beheiti ekartzen nien, ez ginien gasnik egiten gainean)..."