Angèle ETCHEGARAY

angele_etchegaray.jpg
angele_etchegaray.jpg
1923ko urtarrilaren 9an sortua Irisarri Larraldean
13 haurride
Alarguntsa - 3 seme

Haurren testua :

Haur denbora : Angèle 11 urteak artio ibili zen eskola libroan. Haurrean, Angèle ainitz jostatzen zen kartetan, ipurdi zikin jokoan edo 31an. Maite zuten ere kuku gordeka aritzea elgarren artean edo "carré" jokoan. Eguberriz zapetak dirdiratzen zituzten eta biharamunean Jesus haurrak ekartzen zizkieten iranjak, pupeta. Guttirekin aski zuten baina ez zuten deusezen eskasa sentitzen. Eskolan euskaraz mintzatzen baziren puni ziren eta lerroak ukaiten zituzten egiteko. Biziki perestuki egoiten ziren erreintak bortitzak zirelako.

Hamasei urtetan ukan zuen bere lehen bizikleta. Zaldi karrosan ibiltzen ziren eta lehen autoa 1944an ukan zuen, 21 urte zituelarik.

Angèle Jean Louis-rekin ezkondu zen eta hiru seme xarmantak ukan zituzten, horietarik bat zendua da. Musika maite zuten familian, senarrak akordeoia jotzen zuen eta bere semeak musika erakusten zuen Irisarrin. Bere bizi guzian transporta egiten arizana da Irisarrin.

 

Angèle-n erranak

Familia gozoa eta bestaria

"Haurrideak biziki atxikiak gintuxun elgarri, familia oso bat, bat egiten ginixin denek. Biziki haurtasun ona, aitama onak Negu guzian musean artzen gintxun, nik egin ahala fite baxerak egin, anaiek behiak deitz, gero otoitzak, eta gero, noizpait artio, musean aitamekin

Nik 11 urtetan eman dixit lehen dantza aitarekin, komunioneko urtean. Valsa eta dantza mota guziak (mutxikoak eta) bazazkitxien.  Haurtasun urosa ukana dixiu.

Ene aita etabiziki kantariak zitxun, ezteietara joaiten zitxun kantuz artzera, 24 oren, 48 oren egoiten zitxun 4 anaiak.

Izigarri bestariak gintxun, besta zen ber familia beti han zen".

Garai hartan, emazte garraiolari bat ez zen egunero ikusten !

"Permisa guziak banintxin : autoa, kamiona, semi-remorque, motoa Ezteiak orduan karrez egiten zitxun, San Sebastianeraino izana nuxu eztei batzuen egiten, Suhuskuneko mutiko bat hango nexka batekin ezkondurik"

Gerla

"Ene senarra gerlan ibilia zuxun, gauaz ibiltzen zuxun jenden ravitaillatzen eta kolpatuak eramaten. Gero eskapatu zuxun, preso egin gabe, kamiona soldadu lagunez beterik".

Kontrabanda

"1944an zuxun, esposatu eta Kobria eta dentella eramaiten gintixin, gauaz edo egunaz, dentella Pauen kargatzen ginixin eta Espainiara eramaiten Ni etxean egin artio arizan nuxu, eta etxea egin eta fini !"