Marikita CURUTCHET

marikita_curutchet.jpg
marikita_curutchet.jpg
1939ko ekainaren 25ean  sortua Azkaraten eta Arnegira esposatua.
4 haurride
Alarguntsa, 3 haur

Haurren testua :

Marikita Curutchetek 68 urte ditu. Azkaraten sortua da 1939an. Eskolan ibili da 6 urtetatik 14 urte artio. Eskolako denboraz orroitzen da. Haurrak jostatzen ziren aterbearen azpian, "ardi jauzian" adibidez.

Laborarisa izan da bere bizi guzian, lehenik aitamen etxean eta ondotik Arnegin bere senarraren etxean. Uste du lehenagoko bizia ez zela orai baino hobeago.

Orai, gazteek libertate gehiago dute. Haurra zelarik ez zuen, ez telebixtarik, ez autorik.

Kantu bat kantatu dauku: " Haurrak ikasazue"

1968an ezkondu zen Marikita, 29urtetan eta 1996an alarguntsatu da.

Bere erranak :

Haur eta gazte denborako oroitzapen batzu

Azkarateko eskola : "Eskolan hama gaxto euskaraz artzen baginen, puni ezartzen gintxien. 60 bat haur baginen bi eskolekin, ttipiena eta handiena Orduan zertifikata Donibane Garazin pasatzen ginien".

Eskolako jokoak

"Nesken joko berezirik ez ginin, «saut à la corde» eta «chat perché» artzen ginen, mutiko ala neska, denak  nahas".

Lehen ateraldia

"Izan nintxun, Biarritzen, au Rocher de la Vierge, karra harturik, errientarekin. Gero etxera jin ginen, zalu zalua".

Eguberri

"Eguberriz, egiten gintxin gaztaina erreak paderan, ta kartetan artzen gintxun, ta gero joaiten gintxun denak mezara".

Aita laguntzen

"Behi gorriak gintien etxean, aita zenak jeizten zitxin, esne saltzen ere ibilia nuxu Donibanen, botoiletan, ahal zen bezala, etxez etxe, gure bortak baginitxin".

Gaztetasuneko bestak

"Ingurian berean ibiltzen gintxun, ez gintxun urrun joaiten ahal, behar zixin ilun zeinuetako sartu".