Joseph ARRETCHE

joseph_arretche.jpg
joseph_arretche.jpg
1926ko ekainaren 6an  sortua Ezterenzubi Jobleinean.
5 haurride
Ezkondua, 5 haur

Haurren testua

Haur denbora

Joseph 7 urtetik 13 urteak artio ibili zen Ezterenzubiko eskolan. Gero 2 urte pasatu zituen Baionan laborantzako eskolan. Eskolan, biziki maite zuen pilotan aritzea. Maite zuena ere musa zen. Berantago Baionan zirelarik jostatzen ziren futean, bera defentsan zen.

Oroitzen da nola eskolan zelarik xori kafia desegin zuten eta punitua izan zen : behar izan zuen 100 lerro egin eta zenbait egunez errekreazionera joan gabe egon.

Komunionean ez zuten oparirik ukaiten, amatxi eta gazamaren partez ukan zituen 50 libera, oraiko 10 euro.Eguberriko jauntziak, iranjak eta xokoleta ukaiten zituzten.

1946an armadan sartu zen. 1945eko gerlan kolpatua izan zen izterrean, Alemanek bala bat tiraturik. Handik itzultzean, 5 urtez arizan da "hotel de la Nive" otelean lanean.

25 urtetan Ameriketara joan zen Nevadara eta han artzain egon. 1958an ezkondu zen eta jobleinian laborantzan arizan zen. 5 haur ukan zituzten, 2 neska eta 3 mutiko.

Bere erranak :

Gerla

"Gero gerlak harrapatu gintin Aita laguntzen ginin jende pasan, sekulako jendea heldu baitzen alemanek hiltzera kondenatuak gure etxera ekartzen zuzten eta guk eramaiten gintin Espainiara,  ta Espainiatik Ingleterrara pasatzen ziren.

Neska bat atxiki ginin 17 egun ganerrian. Alemanek ganbera bat kendua zaukuten (rekisisionatua), beraz nahi ala ez 2 aleman bagintin ganbera hortan oraino, eta neska hura ganerrian bazkatzen ginin Behobin ostatua baitzen, komandanturra han egina zuten, haiek hara jatera joaiten zirelarik, profitatzen ginen neskaren bazkatzeko eta arrañatzeko. Ontsa kukuturik egoiten zen, etzanik.  Eta gero ondarrean gau batez, alemanak Behobira joan zirelarik afaitera, har eta eraman nuen Zangoak andeatuak zituen gure etxera jin orduko, oihanean sartu ginen eta puskaka eramaiten nin bizkarrean, pausatu ta berriz bizkarrean, atera nuen gaineko Espainiako fronterara. Izigarriko denbora hotza zen. Artzain etxola batean egon ginen xekaria jin artio. Izigarri gizon hona zen, Rubio deitzen zen. Haren etxean ezarri ginin eta hak etxetik  eraman zin Ingleterrako juntaraino. Handik pasatu zen Ingleterrara eta gerla denbora guzia han pasatu zuen. Gerla ondoan, jin zitzan etxera, aitaren ikustera bere ustez, sekulakotz harritu zen jakin zuelarik aita hila zela".

Ameriketan, orotara 15 urte

"24 urtetan joan nintzen64 mutiko joan ginen elgarrekin, denak adin bertsukoak. Bost urtez mendian arizan animalekin, laborantxan, ta bost urteren buruan, itzuli eta esposatu eta berriz hara joan eta han pasatu gintin beste 10 urte".

Sortetxearen lagungarri : kontrabanda.

"Kontrabandan arizan ginen azkarki, Espainian ere segitzaile handia baginin Sekulako animaliak pasatzen gintin : ahatxiak eta mandoak. Mandoak joaiten ziren Algeriara laneko, izigarriko balioa zuten eta, ahalaz, ez gintin galdu behar Izigarri segituak ginen, koinata guardia nien, hala ere ez gituzte harrapatu sekulan. Mendiz mendi joaiten ginen, gau guzia kurri".