Michel AROSTEGUY

michel_arosteguy.jpg
michel_arosteguy.jpg
1932ko urtarrilaren 14an sortua
Izpuran
Ezterenzubi Urdinaizean hazia
4 haurride

Haurren testua

Michel Arosteguik 77 urte ditu.
14 urte artio bizi zen Eihalarren eta gero bere aitamek etxea erosi zuten Esterenzubin.

Haurra zelarik pilotan aritzen zen. 5 urtetan joan zen eskolarat eta 12 urtetan joan zen eskolatik. Eskolan mutikoak baziren eta neskarik ez.

Eskolan ikasi zituen kantuak. Orain ere, maite du kantuz aritzea.
12 urtetan joan zen ardiekin egoiterat eta 18 urtetan joan zen Ameriketarat.

Han ere, lan egiten zuen ardiekin. Michel egon da basamortuan 2000 ardiekin.
24 urtetan herrira itzuli zen eta bere ardiak erosi zituen.
Ez du gerla ezagutu. Ainitz gauza kanbiatu da geroztik.
Elektrika egiteko, dinamo bat ezarri behar zuen errekan

eta hostoak bazirelarik behar zuten garbitu.
56 urtetan telebista ukan du. Bizikleta baliatzen zuen, ez zuen  otorik.

Bere erranak

Artzain bere bizi guzian

"12 urtetan aitak igorri ninduen 80 ardiekin Irisarrira, bazketara, maitzaren lehena arte()Lan guziak bakarrik egiten nintuen. Udan bortura joaiten gintxun, Irupilera, urria-azaroa arte, gasna egiten nixin, saroa eta tropa banintxin. Eta 18 urtetan joan nintzen Ameriketara, han ere beti artzain, 6 urtez nagusi berarentzat. Honarat eta, segidan ardi tropa erosi nixin, 400 ardi banintxin, bazkan neguan eta Irupilen udan. Orai etxu gehiago artzainik egoiten bortuan alta etxola ederrak batxie bainan goizetan joaiten txu ardietako itxulia egitera eta segidan jeusten txu. Ixtantean etxu artzainik izanen mendian".