Zaharren urratsetik 2006
Ekintza honen helburua belaunaldien arteko harremanen bultzatzea da, eta hori euskaraz. Lehen mailako (CM1-CM2) eskoletako haurrak adineko pertsonen gana joan dira, zahar etxetara edo berdin haien etxeetara.
2006. urterako Donibane Garaziko gunea hautatu izan da :
-
Donibane-Garazi : Eskola publikoko haur elebidunak alde batetik eta ikastola haurrak bestetik beraien ikastetxeetatik hurbil ziren hiru zahar etxetako adineko pertsona zenbaitzuen ikustera joan dira. Haurrek 11 pertsona elkarrizketatu dituzte beren haurtzaroari eta bizitzari buruz. Lan horren segidan erakusketa bat prestatu dute eskolan bildu materialarekin. Garazin erakutsia izanen dena 2006ko abenduaren 22tik 2007ko urtarrilaren 15era.
Adineko jendeei eginak izan zaizkien elkarrizketak bertan entzuten ahalko dira baita Euskal Irratietan. Hemen daude bildurik ere saihetseko podcast honen bitartez.