Pantxoa Zozaya

2007/11/23
Pantxoa Zozaya 1927ko martxoaren 19an sortua da, Donibane-Lohizunen Ametza etxean, Laiatz auzoan. Hamar haurrideetarik hau da zaharrena. Aitamak bordariak edo laborariak ziren, esne saltzen ibiltzen ziren bortaz borta idi pare batekin.

 Pantxoa Zozaya
Pantxoa Zozaya
Bakarrik bost urtez ibili da eskolan : 7 urtetarik 12 urteak arte. Maistru nahiko zuen izan baina gerla hasi zen eta etxean gelditu behar izan zuen. 20 urtetan soldado joan zen Courbevois-ra, 93. erregimentuan. 13 hilabeteren buruan, sort-herrira itzulirik, Soubelet arrain kontserbaterian hasi zen lanean. 8 urteren buruan, ikusiz ere lana ttipitzen ari zela arraintzale abiatu zen nagusi batekin, Ederra deitu itsas-ontzian. Hasieran itsaso hurbilean aritzen ziren baina emeki emeki gero eta urrunago joan behar zuten arraina biltzeko. Urteak jin urteak joan, 6 hilabete pasatzen zituen Dakar-en, beste 6ak hemengaindi. 12 urteren buruan, arraintza utzirik Donibane-Lohizuneko herrian sartu da baratzezain. Pantxoa familiatua da. 1952an esposatu zen eta 3 haur ukan zituzten.

Pantxoa Zozaya est né le 19 mars 1927 à Saint-Jean-de-Luz, maison Ametza au quartier Laiatz. Il est le quatrième d’une fratrie de dix enfants. Ses parents étaient agriculteurs. Ils vendaient du lait de vache de porte en porte à l’aide d’une paire de bœufs. Pantxoa a été scolarisé pendant cinq ans : de sept à douze ans. Il aurait voulu être menuisier mais le début de la guerre l'a obligé à rester à la maison pour aider ses parents. A vingt ans, il intègre comme soldat le 93e régiment à Courbevoie. Treize mois plus tard, il retourne au Pays et commence à travailler à la conserverie de poisson Soubelet. Malheureusement le travail à la conserverie diminue et Pantxoa décide,  8 ans plus tard, de partir comme pêcheur pour un patron sur le bateau nommé "Ederra". Au début, la pêche était locale mais petit à petit, il a fallu s’éloigner pour trouver du poisson. Au fur et à mesure des années, ils a alors passé 6 mois à Dakar, 6 mois près du port .
Après 12 ans de mer, il quitte le métier et est embauché comme jardinier par la mairie de Saint-Jean-de-Luz. Pantxoa s’est marié en 1952. Il est père de trois enfants.

Soinuak entzun