Zaharren urratsetik : musika animazioak
« Zaharren urratsetik » egitaraua Uztaritzeko Eliza Hegin hasi zen Laurent Pedelaborde zuzendariaren baimenarekin.
Beñat Elizondo kantari-akordeoilaria animazio horietaz arduratu da eta egoerari ederki moldatu da. Bestalde, 15 egoiliar biltzen dituen koru-zuzendaria den Peio Bidalun zahar-etxeko langileak anitz lagundu gaitu emanaldi bakoitza baldintza hoberenetan iragan dadin.
Horrela, kontzertu "soil bat" baino gehiago izan da. Kantuaren inguruko egiazko topaketa bat, eta pertsona guziek - arazo fisikoak eta psikikoak dituztenak barne - indar berezia egin dute musikari kasu egiteko eta denek elkarrekin kantatzeko, izan euskaraz ala frantsesez.
Peio Bidalun-ek, Beñat Elizondo-k eta Daniel Landart-ek finkatu egutegia ondokoa zen :
- 2003ko abenduaren 16an, asteartez, 15:30etatik 17ak arte. Gaia : amodioa.
- 2004ko urtarrilaren 27an, asteartez, 15:30etatik 17ak arte. Gaia : itsasoa.
- 2004ko apirilaren 15ean, ostegunez, 15:30etatik 17ak arte. Gaia : besta.
Lehen esperientzia honek erakutsi du horrelako animazioak zinez beharrezkoak direla.
Arratsalde batez bederen, adineko jendeek pairatzen duten bakardadea hausteko parada ematen dute . Ekitaldi hauei esker, konfiantzazko harreman bat sortu da Euskal kultur erakundeko ordezkarien eta pentsionisten artean.
Denen gustukoa izan den lehen fase honen ondotik, bilketa lan bat egiten ahalko da. Jadanik pertsona batzuek beren bizian garrantzitsuak izan diren gertakari batzuei buruzko lekukotasunen ekartzea onartu dute.