Jose Antonio SAN ESTEBAN
Jose Antonio SAN ESTEBAN Zubietan (Nafarroan) sortua da 1917an. 87 urte ditu. Ez da sekulan eskolara joan, aitamekin egoiten zen etxean. 11 urtetan, bere aitak oihanera igorri zuen janariaren prestatzera ikatz-egileentzat. Beti lanean arizan da, aitarekin eta bere 9 anaiekin. Irabazten zuen diruaren parte bat aitak tabakoaren erosteko baliatzen zuen. Haurrean, ez zen jostatzen, bakarrik lanean ari zen, arratsetan behien deizten aitarekin. Ez du sekulan jostagailurik ukan. Eguberriz, jateko diferenta ukaiten zuten : oilaskoa, pulindakia, bildoxkia
Orroit da ere bere amak bertz haundi batean mainatzen zituela, garbitzeko eta arropak errekan zuritzen zituela 14 urtetan, Irati mendian bederatzi hilabete pasatu zituen, elurra jin arte. 36ko gerla zibila egin zuen. 1937an joan zen gerlara, bala bat sartu zakoten espaldan bainan ez zuen operatu nahi izan beldurrez besoa galduko zuela. Geroztik burdin puxka batekin bizi da eskuineko besoan. Ziloa ere ageri du. Gerla finitu ondoan, Espainiako Huescan ari izan zen lanean, beti oihanetan. 1952an, Frantziara etorri zen, Irisarrira. Lau urtez egur egiten ari izan zen. 1957an, Donapaleura jin zen bizitzera eta Urrutibeheitiren enpresan sartu zen. Egurra estimatzen zuen, erosten, batzuetan mozten eta gero saltzen. Nagusiak erraiten zakon «Tu ne sais pas écrire, pas lire, mais tu fais bien les comptes ! ».
Bere bizi guzian, oihanetan arizan da. Hego aldeko enpresentzat egiten zituen tratuak eta horrela dirua irabazten zuen. 62 urtetan erretreta hartu zuen bainan 83 urteak arte beti segitu du oihanetan ibiltzen, zuraren estimatzen eta tratuen egiten. Badu ixtante bi urte xahar etxean bizi dela.
Bitxikeria
Jose Antonio ez da sekulan eskolan ibili, biderketak eta zatiketak ez ditu ikasi bainan ongi bazakien gehiketa eta kenketa egiten. Kontuak buruz egiten zituen Orroitzapen bat ? Donapaleutik Zubietara bizikletaz joaiten zen, 106 kilometra familiaren ikusteko !