Marie OXARANGO
Marie OXARANGO 1907ko agorrilaren 11an sortua da, Donoztirin. 97 urte ditu. Marie ez da kasik batere eskolan ibili, zeren eta aita 14ko gerlan baitzuen eta bere ahizpa sortu baitzen. Etxean egon behar zuen honen atxikitzeko. Ttipia zelarik, bazituen behiak, xerriak eta urtxoak. Beranxago, herriko kantonierraren haurra zaindu zuen. Eguberriz, ez zuen oparirik ukaiten.
Haur denboran ez zuen ere kirolarik egiten. 16 urtetan Akizera joan zen. Ez zakien frantsesik. Hiru hilabeteko ñiñi batetaz okupatu zen. Haurra handitzearekin neskato hasi zen familia berean eta han egon lau urtez. Han ikasi zuen frantsesa. 125 libera pagatzen zuten. Eneaturik, josten ikasi behar zuela, itzuli zen Dohoztirira. Heletako kusi dendari baten etxean ikasi zuen josten. Dohoztiritik oinez heldu zen Heletara eta hor astea pasatzen zuen. Hortik landa Biarritzen atxeman zuen lana, ama seme judio batzuen etxean. 300 liberaz goiti ukaiten zituen hilabetero. Dohoztiar Jean-ekin ezkondu zen eta sei haur ukan zituzten. Senar-emazteak Lukuzeko gazteluan hasi ziren lanean : Marie sukaldari eta bere senarra auto gidari. Marie-k ez du permisik pasatu. Bizikletaz ibiltzen zen. Jean, bere senarra, hil zelarik duela 35 urte, Marie Donapaleura jin zen bizitzera. Lurdesen izan da bainan sekulan ez bakantzetan.
Orain dela bi urte, xahar etxean sartu zen, 95 urtetan. Hemen gustatzen da : telebista begiratzen du (berriak, filma batzu), guti leitzen du, haatik maite du besteekin mintzatzea.
Begi klixka
Nahiz 97 urte ukan, Marie-k gazte egiten du, ontsa da. Sei haur ukan ditu eta orain 13 arra-haur baditu. Bere haurrak ttipiak zirelarik, euskaraz mintzatzen zitzaien, haundituta frantsesez bakarrik.