Pilla HAYET
16 urtetan, mutil joan zen Behaskanera. 22 urtetan aldiz soldado. Han musika ikasi zuen 14 hilabetez. Gerlarik ez zuen egin. Soldadokatik landa, Bourdet minoterian arizan zen lanean 7 urtez eta gero Lur Berrin sartu zen langile 18 urtez. Ez da ezkondu, ez du haurrik ukan. Permisa pasatu du eta bi auto erosi ditu : 2cv bat eta BX bat. Pilla ere Lurden izan da.
Badu orai urte bat Donapaleuko xahar etxean dela. Telebista begiratzen du : biziki maite ditu pilota partidak, astokeriak bainan ere berriak. Joko olinpikoak ere segitu ditu. Lagun anitz ditu eta maite du biziki jostatzea. Xahar etxeko animatzaile ona da, mus eta belota lehiaketak antolatzen ditu, batzutan musikan ere aritzen da.
Kutzu flash
Arraintza maite du bainan nahiago du arraina azietan ! Astokeriak eta irri egitea biziki maite du, jostakina da.