Pierre EPELVA

pierre_epelva.jpg
pierre_epelva.jpg
Pierre EPELVA deitzen da. 1916ko apirilaren 14an sortua da, Donapaleun. 88 urte ditu. Donapaleuko eskola publikoan ibilia da 11 urteak arte. Bi kilometra egin behar zituen oinez goiz-arratsetan. Ez zuen eskola biziki maite. Aitamak laborariak zituen, etxalde ttipi batean eta anitz lagundu ditu.

11 urtetan, mutil igorri zuten Xibaltarre Landeretxera eta ondotik bi urte pasatu zituen Behaskanen. Han kabalekin aritzen zen bai eta ere gaparkan (gaparren edo laharren garbitzen) eta arto jorran. Gero, soldado joan zen eta kasik bi urteak eginak zituelarik 39ko gerla deklaratu zen. Sei hilabetez gerlan egon zen eta preso hartu zuten. Bere gaztetasun guzia Autrixiako presondegian iragan zuen. Han zaldiak bazkatzen zituen, esnea ere banatzen zuen astean behin sei edo zazpi etxetara. Aski untsa jaten zuen, bereziki lursagarrak. Bost urte han iraganik, bere etxera itzuli zen. Etxalde ttipia zuelakoan, langile abiatu zen Donapaleuko hazi saltzaile batentzat (Espagne jaunarentzat).

Hor 11 urte pasaturik, Hourcade oihaleria enpresan sartu zen eta 12 urtez lanean ari izan. Emaztea hiltzearekin, erretreta hartu zuen 60 urtetan, Xibaltarre utzi eta Donapaleura etorri bizitzera. Autoko permisik ez du ukan bainan auto ttipi bat erosi zuen erretretan sartu zelarik. Anitz lagun ditu. Ezkondua da eta lau haur ukan dituzte. Hauekin beti frantsesez mintzatu da. Badu urte bat xahar etxean dela : telebista begiratzen du eta maite du ere belotean aritzea.

Kutzu flash !

Pierre Epelvak ez zuen gidatzeko permisik. Hala ere anitz ibili da bakantzetan. Izan da nortean, Savoie eskualdean, Tusisian, Iles Baleares ugartean eta azkenik Getarian. Orroitzapen onak atxiki ditu.