Tokiko ondarea
Latsarriaren kontestu sozialari ohitzeko, gazteak tokiko ondarearen ezagutzen izan dira.
Lehenik, Heraitzera izan dira, han bi latsarri eta gisu-labe bat berrituak izan baitira. Xan Errotabehere eta José Saplairolles jaunen azalpenei esker, toki hauen historia bereganatu ahal izan dute. Bestalde, Latsako eihera bisitatu dute Iñaki Goyhenetche-rekin.
Herri barnetik hurbilago, latsarri berezia daukan Uztaritzeko komentuan gelditu dira.
Gainera, latsarri ondoko ondareari interesatu dira (Ferrondoa karrika, Herriko Etxea, Errobi bazterra). Latsarria baliatu duten pertsona batzuekin hitz egiteko parada ukan dute ere.
Ondotik, gazteek bisitatu dituzten tokiei buruzko testuak idatzi dituzte. Ondoko esteketan aurkituko dituzu :