Uztaritzeko latsarriaren berritzea (2008)
Etxarriko AFMR-aren, Tokiko Ordezkaritzaren, Etxegintzako bidaide federazioaren partaidetzarekin eta Uztaritzeko Herriko Etxea Obragintzaz arduratzen zela, Euskal kultur erakundeak gazte batzuk egin Uztaritzeko latsarriaren berritzean parte hartu du.
Ondare kolektiboaren hobetzean parte hartu
Latsagiaren berritze egitasmoa gazteei zuzendu hilabete batzuetako formakuntza batean sartu da (2007ko urritik 2008ko otsaila arte).
Eskualdeko Kontseiluak diruztatu eta Etxarriko AFMR-en babesean egin formakuntza honek partaide desberdinak bildu ditu beraz.
Bere helburua da gazteak egitasmo profesional bat osatzen eta antolatzen laguntzea. Latsarriaren berritzeari esker, taldea ondarearen inguruko egitasmo kolektibo baten inguruan lanean aritu da eta herritartasun dinamika batean sartu da.
Egitasmoak teoria eta pratika uztartu ditu. Alabaina, alde batetik gazteak latsarriaren funtzio sozialari sensibilizatuak izan dira, eta bestetik, teknikoki, etxegintzako bidaide federazioaren partaidetzaren bidez, latsarri beraren berritzeaz arduratu dira.
Euskal kultur erakundearen tokiko ondarearen aldeko sensibilisazio lana
Terexa Lekumberriren bitartez, Euskal kultur erakundea teoria alorrean aritu da, tokiko ondareari buruzko sensibilisazio lan baten bitartez. Horrela, ikasleek Uztaritzeko erdialdeko auzoen, Ferrondoa karrikaren, latsarriaren eta bertze ondare gune batzuen historia ezagutu ahal izan dute.
Hurbilketa etnologiko bat egina izan da ere, ikasleek latsarria baliatzen zuten jendeen ikustera izan baitira. Latsarria (Dominique Ducassou batek 1848an eraikia, Etchenique Utzaritzeko harginek arraberritua 1948an), tresna baliagarria izatetik lekuko izatera pasatu da, eta gazteek transizio horri sensibilisatuak izan dira ere.
Bertzalde, aipatzekoa da Euskal kultur erakundearen bitartez, hainbat partaidek proiektuarekin bat egin dutela : Heraitzeko Ur Begi elkartea, CAUE 64, Latsako eiheraren lagunak eta latsarrietan berezitua den Pierre Lafargue jauna.
Uztaritzekoaren ondotik, antzeko egitasmoa gauzatuko da Ahetzen.