Errobi mintzo (2003-2006)
Hauxe deitzen da MIFEN elkarteak duela zenbait urte martxan ezarri duen urari buruzko programa pedagogikoa.
Ingurumen heziketa zabalago batean sartzen den egitasmo hau, orain arte, frantsesez bakarrik proposatua zen. Aurten, Euskal kultur erakundea MIFEN-en partaide izan da, animazio hauek euskaraz ere eskainiak izan ditezen. Eta lehen esperientzia bat alhan ezarria izan da iragan eskola sartzetan, Kanboko lehen mailako 3 eskolekin (publikoa, pribatua eta ikastola), eta 2 kolegioekin (pribatua eta Xalbador Ikastegia). Lehen mailan, CE2 koekin abiatu da egitasmoa, bigarren mailan 6garrenekoekin.
Molde desberdinez (entzunikusen bidez, ateraldiak eginez edo klasean landuz) uraren tematika aztertzen dute : uraren zikloa, uraren eta erreken kudeaketa, errekaren dinamika, Errobi bazterreko mamutx, landare eta loreen ezagutza etabar
Euskal kultur erakundeak euskarri pedagogikoak euskaratu ditu, eta animazio frango segurtatu, bai klasean, bai kanpoan. Uraren hurbilketa berezia beraz, bai naturaren, bai kulturaren ikuspegitik eginen dena (urari lotuak diren liburu, ipuin, ofizio, eraikuntza, toponimo asko baitira) Ingurumenaren ezagutzeko eta errespetatzeko molde eraginkorra Hastapenetik, bai Kanboko Herriko Etxea, bai mediateka proiektu honen partaide izan dira. Haur eta gazteen lehen lanen berri emana izan da, 2004ko ekainean, ingurumenaren astekari, Kanboko mediatekan.