Ahetzeko latsarriaren zaharberritzea
2008an, Ahetzeko udala, herriko ondare bat berpiztu nahian, Errobi-Urdazuri Sindikatura hurbildu zen (Garapen Proiektu Kolektiboaren esparruan, enplegu eta txertatzeari lotu batzordearekin bereziki harremanetan sartu zen). Udalaren asmoa Tokiko latsarria zaharberritzea zen, ber denboran partaidetzan eraman lanari eta lanbide formakuntzari balioa emanez.
2009. urtearen hasieratik goiti, Errobi-Urdazuri sindikatuak pilotatze batzorde bat abian jartzen du, formakuntza-lantoki batean oinarriturik.
Batzorde horrek ondoko partaideak elkartzen ditu : Ahetzeko Herriko Etxea, Ahetzeko lehen mailako eskola, Euskal Herriko Gazteen Etorkizunari buruzko Tokiko Misioa (mandatzailea), Eskualdeko Kontseilua eta Kontseilu Orokorra (finantzatzaileak), Etxarriko Laborantzako Formakuntza Zentroa, Eraikuntzako Lanbideen Angeluko Lankide Federazioa eta Euskal Kultur Erakundea (hiruak formatzaile gisa hautemanik).
Udalak honako engaiamendu hauek hartzen ditu:
- lokalak eta informatikako materiala proiektuaren zerbitzura jartzea,
- zaharberritzeak eskatuko duen obra gai osoa bere gain hartzea,
- tokia egoera onean ezartzea obrak abiatu aitzin (garbiketa, segurtasun baldintzak, higienea).
Udalaren borondate ona kontuan harturik, Eraikuntzako Lanbideen Federazioak onartzen du proiektu eramale izatea finantzatzaileei begira, Etxarriko Zentroa eta Euskal Kultur Erakundea partaide izanen dituela.
Obren egitaraua
Obrak bi fasetan iragan dira (bi aldiz 17 aste) : lehen talde bat (7-8 ikasle) hargintzan arizan da 2009ko irailetik 2010eko urtarrila arte ; bigarren taldea zureriaz arduratu da 2010eko urtarrilaren amaieratik maiatz hasiera arte.
Talde bakoitzak (harginek lehenik, zurginek gero), hiruzpalau hilabetez, lantokiko lana aldizkatu du gelan edo tokian berean egin formakuntzekin eta enpresan egin bi ikastaroekin (bi astekoak).
Lantokiko lana Eraikuntzako Lanbideen Federazioak segitu du, hasierako ikaskuntza teoriko eta teknikoa emanez Angeluko egoitzan. Federazioak eskaini duen laguntzak 10 aste orotara iraun du talde bakoitzarentzat.
Gelan edo tokian berean egin formakuntza ondoko bi erakundeek eman dute:
- Etxarri Laborantzako Formakuntza Zentroak, 70 orduz, enpresan egin ikastaroei lotu zatia segurtatu du, besteak beste (kontaktu hartzeak, bilana, eta abar.).
- Euskal kultur erakundeak 35 orduz, ondareari buruzko sentsibilizazioa eskaini die ikasleei latsarria erabili ohi zuten adineko pertsonekin, lehen mailako ikasleekin, bai eta herriko zein inguruetako ondarearekin harremanetan jarriz.
Azkenik, enpresan egin ikastaroak, 4 aste iraun duenak (bi aldiz 2 aste), formakuntzaren ekarpenak osatu ditu lanbide bati buruzko ikuspegia laneko munduaren errealitatearekin parekatuz. Hala, ikastaroei esker, gazteek beren burua ezagutarazi edota onartarazteko aukera izan dute, bizitzen ari diren esperientzia berezian bermatuz.
Eraikuntzako Lanbideen Federazioako kide baten lekukotasuna
Begirada gurutzatuen abantaila
Hiru formatzaile desberdin hautatuz (Eraikuntzako Lanbideen Federazioa, Etxarri Zentroa, EKE), proiektuaren helburu desberdinei erantzun ahal izan zaie:
- latsarriaren birgaitzeari ezinbestekoak zaizkion ezagutza teoriko zein teknikoak eskaintzea, ikasleei gaitasunak lortu eta lanbide hautu bat baieztatzeko aukera emanez
- "izateko gaitasuna", komunikazioa, enpresekiko harremana lantzea
- birgaitze lanari zentzua ematea latsarriaren baliagarritasun sozial eta sinbolikoa deskubrituz
- belaunaldi desberdinen arteko harremana ehuntzea: ikasleak gazteenen eta zaharrenen arteko lokarria dira; horrela baloratzen dituzte beren buruaz duten irudia, beren buruari ematen dioten konfiantza eta komunikatzeko daukaten gaitasuna.
Erakunde formatzaile bakoitzak, proiektu amankomun batean bermatuz, bere esperientzia eta ikuspegiaren berezitasuna ekartzen ditu ; horri esker, « palanka » desberdinak eragin eta halako eragiketa batek izan ditzakeen alderdi guziak ahalik eta hobekien erabil daitezke.
Teknikak ikasteaz gain, ikasleek beren burua dute lantzen, besteekin ere arituz. Ondareaz jabetzen dira eta birgaitze horren benetako eragileak dira, eginbide hori eskolako ikasle eta adineko herritarrekin partekatuz.
Tokiko ondare eraikiak aukera anitz eskaintzen du. Formakuntza-lantoki horren ebaluaketak antzeko eragiketak eragin ditzake Ipar Euskal Herriko beste toki batzuetan.