Olentzeroren oparia

Olentzeroren oparia
Haiz'Egoa (Baiona) © JPEG Studios

Hitzak

Astoa gaixo dago.
Olentzero tristerik.
Txabola ikatzez beterik,
pilan-pilan udazkenetik.
Ez dauka txabola uzterik,
ez etxez etxe ibiltzerik.

Horra, Olentzero pipa hortzetan.
Gauez ibiltzen da negu hotzetan.

Larri daude auzoan.
Ikatzik ez neguan.
Han egongo da Olentzero,
suaren ondoan txit bero.
“Noiz jaitsiko da txabolatik?”
galdetzen du Josepantonik.

Bi lagun joan dira elurretan mendira.
“Aizu, Olentzero, zergatik ez duzu ekartzen ikatzik?”
“Ezin dut ikatzik banatu, mesedez, astoa sendatu”.

Arrantzaka astoa
sendatu da gaixoa.
Eskerrik asko amonari
eta bere kataplasmari.
Geroztik gure Olentzero
herrira jaisten da urtero.

Herrikoia

Bideoa

Grabaketa instrumentala