Olentzero: kantuak
Olentzero
Olentzero joan zaigu
Mendira lanera
Aizkora zorroztuta
Ikatz egitera
Aditu zuenian
Jesus sortua zela
Laisterka etorri da
Berri ematera.
Horra horra
Gure Olentzero
Pipa hortzetan duela
Eserita dago
Kapoiak ere baditu
Arraultzatzuekin
Bihar askaritzeko
Botoil ardoarekin.
Olentzero guria
ezin dugu ase
bakarrik jan dizkigu
hamar xerri gazte
saiheski ta solomo
makina bat heste
Jesus jaio da eta
Alaitu gaitezen.
Olentzero begi gorri
Non harrapatu duk
Arrain hori
Ziburu ondoko
Arkaitzetan
Bart arratseko
Hamaiketan.
Olentzero buru haundia
Entendimenduz jantzia
Bart arratsean edan
Omen du
Zazpi arrobako zagia
Oi gure tripa haundia
Sagar ustelez
Sagar ustelez betea.
- "Olentzero" kantua: partitura
- Ikus ere "Olentzero" kantua - Arbonako Aphesteguy familiako artxiboa (eskuidatzia - PDF). Kantuaren egilea: Manex Pagola
Eguberri
Eguerri eguerri
Bihar eguerri
Txistua danborra
Jotzera goaz (berriz)
Ikastolako lagunak gira
Hunat etorriak
Zuek agurtzera
Olentzero da
Gure lekuko
Bake ta zorion
Zueri eskaintzera.
Din dan don
"Vive le vent"-ren doinuan
Din dan don,
Din, dan, Don, Eguberri on
Zorion, Zorion,
Gabonak, din dan don (bis)
Ikastolako lagunak gira
Hunat etorriak zuen agurtzera
Olentzero da gure lekuko
Bake ta zorion zuei eskaintzeko
Ikatzez estalia
Ikatzez estalia
Gure ikazkina
Txondorra utzi eta
Baionarat jina.
Argia dakarrena
ta berotasuna
luzeagoak dira
izanen eguna(k).
Milesker ikazkina
hau da berri ona
Olentzero izanen
da zure izena.
Egilea: Nicolas Caussé
Doinua: Goizian goiz jeikirik
Beste kantu batzuk
- Elurra teilatuan, Olentzero begi gorri... (PDF)
- Gure aitona zaharra (PDF)
- Gabon kanta (PDF)
- Horra Mari Domingi (PDF)
- "Zer besta ederra", "Olentzero, olentzero", "Kas kas atarian"... (PDF)
Eguberriko kantuen partiturak
Eguberri garaiko zonbait kanturen partitura, webgune honetan dagoen Jo Maris partitura fondoan hautatuak:
- Olentzero
- Olentzero (Pot-pourri)
- Olentzero (Manex Pagola)
- Olentzero (un autre chant de Manex Pagola)
- Hator hator
- Gau gabon
- Elurra mara-mara
- Eguberri
- Gau ezti
- Oi Eguberri gaua
- Oi Bethleem
- Atzar gaiten
- Belenen
- Horra Mari Domingi
- Kolpe, kolpe, kolpeka